Giro ederra San Estebango jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 12a, 17:54

Zenbat orduetan egin zuen euriak ez zuen eragotzi primerako jaiak ospa zitzaten auzotarrek zein auzora bertaratu ziren andoaindarrek.

Argazkiak | Kronika:

Herri afarian aspaldiko urtetan izan den jendetsuena gertatu da, eta bertako semea den Unai Ormaetxeak abilezia erakutsi zuen guztiak ere barrezka jartzeko Abizen euskaldun 1 izenburuko bere bakarrizketarekin. Kaletxiki eta Goiburuko auzotarrek jokatu beharreko desafioak aparteko ikuskizuna sortua zuen aurretik, eta ez zien hutsik egin frontoian bildu ziren ehunka pertsonei. Azkenean, Kaletxikikoak irten ziren irabazle errebantxa honetan. Izan ere, gogoratu behar baita, Kaletxikiko jaietan neurtu zituztela indarrak lehenbiziko aldiz. Bada, bai batean eta baita bestean, herri kirolez osatutako hiru txandetatik bitan izan dira nagusi kaletxikitarrak.

Gainerako ekitaldiak ere jai giro ederrean ospatu dira. Indarrean dira bertako gazteak, eta jai dotoreak antolatzen dituzte. Bestalde, ikusia dago txukun asko eta umorea gainezka dutela eusten diotela oilasko jokoaren usadioari.

Malkar Krosak 60tik gora korrikalariren partaidetza izan du aurtengoan.

Jai egitarauaren barruan, 2011n hil zen Burdina taldeko Jose Paulo Usandizaga zenari omenaldi hunkigarria eskaini zaio, Ortzaikako karobia piztuz bere omenez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!