Villabonako Udal gobernu taldeak hainbat gaiei buruzko argibideak eskaini ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 12a, 17:25

Villabonako gobernu taldeak EH Bilduko ordezkariekin bilera egin eta gero, herriko hainbat gaiei buruzko informazioa helarazi du.

Oharra:

"VILLABONAko EAJk Udalaren egoeraren berri eman nahi du.

Duela egun pare bat udaletik EAJko alkatea eta alkateordea eta EH Bilduko zinegotzi batzuk elkartu ziren EH Bilduk udaleko proiektu batzuei buruzko informazioa emateko. Oposizioak eskatu zituen gaiez gain beste batzuk ere jorratu ziren garrantzitsua iruditzen zaigulako guztion onerako ahalik eta informazio gehien izatea guztiok. Bilera atsegina izan zen eta informazioa prestatu dugunez herriari zabaltzea ideia ona iruditu zaigu.

Ondoren gai garrantzitsuenak edo bizilagun gehieni eragiten dietenak daude, baino horretaz gaian banakako bilera asko izan ditu alkateak egun hauetan.

Zabor bilketa. Gai honek behin betiko erantzun bat behar du. Gu 5. edukiontziaren alde gaudela jakina da eta uste dugu duela bi hilabete herriaren gehiengo batek ere horrela adierazi duela. Beste herrietan lortu den bezala EH Bildu eta Psoerekin batera akordio batera iritxi nahiko genuke 5. edukiontziaren inguruan.

Oposizioak ez badu posible ikusten ez dugu erabakia guk bakarrik hartuko. Udaletik galdeketa bat egitea proposatuko dugu eta erabakia loteslea izatea espero dugu. Guk behintzak emaitza onartuko dugu.

Oraintxe bertan aldaketa egitearen kostuari buruzko informazioa eskatu dugu eta erantzunaren zain gaude. Ala ere esan behar da guztiontzat hoberena galdeketaraino ez iristea dela uste dugula. Dirua eta denbora asko eramango digu herritar guztioi eta ez ditugu soberan ez bat eta ez bestea.

Bolatokia. Behar zanatik bolatokia egiteko eskaera iritxi zitzaigun eta dirulaguntza lortzeko modua ere bazegoela adierazi ziguten. Ideia ona iruditu zitzaigunez aurrera jo dugu. Lehenengo pausoa dirulaguntza lortzeko kokalekua ematea zen eta polikiroldegi ondoan egitea aukeratu da teknikoen iritzia jarraituz. Orain proiektua egiteko fasean gaude.

Arroako plazako lurzorua. Arroako plazarenlurra oso egoera txarrean dago eta azpian dauden garajeek ere urarekin arazoak dituzte. Garajeen jabeek itoginak konpontzearen gastua ordainduko dute eta udaletik 100.000 euro ditugu aurrekontuan zoru berria jartzeko. Bizilagunekin edo ordezkariekin bilera izan dugu eta jabeen artean dena adosten denean aurrera jarraituko du prozesuak. Legalki guztia ondo dagoenean obrak 2 hilabete inguru iraungo dutela espero da.

Larreako parke estalia. Galdeketa egin zen proiektu askoren artean baino uste dugu irabazi zuena ez dela egingarria. Aurrekontua 50.000 eurokoa bazen ere irabazi zuen proiektua osotasunean egiteak 201.000 euro eskatuko lituzkeela kalkulatu dugu. Oraintxe bertan beste arlo askotan egin beharko lirateke mozketak hau egiteko. Beste estalketa mota bat egitea aztertu behar dugu denok ados gaudelako parke bat estaltzea idea ona dela.

Futbol zelaiko 2. fasea. Bigarren fase honetan aldagelak eta taberna egingo dira. Martxan jarri dugu proiektua. Beharkodiren plazo guztiak betetzen diren moduan hasiko dira lanak. 150.000 euroko aurrekontua de. 3000 euroko dirulaguntza bat eskatuko dugu.

Subijana teilatua eta berogailua. Arazoak daude subijana etxean eta ez dute konponketa erraza. Enpresa ezberdinei aurrekontuak eskatu zaizkie eta orain horien zaien gaude erabaki bat hartzeko. 26000 euroko aurrekontua dago udalean baino uste dugu ez dela nahikoa izango.

Flemingo miradorea. Fleming eskolako miradoreak urarekin arazoak ditu. Guztia aprobatu dugu eta ez dugu denbora izan obra udaran egiteko.Iraila hasieran egingo dela espero dugu eta haurrak oztopatu gabe egin daiteke.

Oria ibaia. Abuztuan hasiko dira uholdeak ekiditekolanak. 8 hilabete edo gehiagoko lanak izango dira errekaren bidea zabaldu behar delako.

Haurtzaindegia. Haurtzaindegiko paretetan hezetasunarekin arazoak daude aspalditik eta gainetik margotzen jarraitzea ez dela nahikoa erabaki dugu. Lanak amaitzear daude.

Arratzainen Iberdrolako tentsio altuko linea lurperatzea. Obra hau ez zegoen aurrikusita. Flemingo eraikuntza zabaldu denean tensio altuko linea batetik gertuegi geratu da eta lurperatu egin behar dugula adierazi digute.  100000 euro baino gehiagojarri behar genituen baino negoziatu ondoren azkenean 90000 euro Eusko Jaurlaritzak jartzea lortu dugu.

Kale hezitzaileen lokala. Lan hau hasita zegoen eta amaitzear daude. Margotzea falta da eta Irailean amaitzea espero da.

Arratzaingo biomasa galdara. Proiektua esleitua dago.  11000 euroko aurrekontua.
Amasako bidea apurturik. Amasako elizatik gora doan bidearen alde bat apurtu egin da eta bide osoa apurtzearen arriskua dago. Ala gertatu ezkero ez litzateke bertara pasatzeko modua egongo. Gaia larria da eta konponbidea lehenbailehen jarri behar diogu. Ze obra beharko den jakiteko lanak hasiko dira. Ez dakigu zenbat kostatu daitekeen, baino aurrekontuan zegoen beste lanen bat utzi beharko da honek duen larritasunagatik.

BTT zentrua. Bilduk hasiriko proiektua da Amasan BTTrako bidea edukitzeko. Ideia polita izan daitekeela uste dugu eta aurrera jarraituko dugu.

Herri baratzak. Proiektua egina dago eta aurrera doaz.

Elkarteei dirulaguntzak. Alkatearen dekretuz onartu aurretik irailean alderdik guztien artean adosteko asmoa dugu.

Xake taldearen eskaera.
Batzuk jakingo duzuenez aurten Billabonako xake taldea kategoriaz igo da eta lehen aldiz Jaietako txapelketa irabazi du. Villabonan txapelketa bat antolatu nahi dute eta udalaren laguntza eskatu dute. Guk alde bozkatuko dugu.

Flemingo ikasleen igariketa.
Fleming eskolatik dirulaguntza eskatu digute beraien ikasleak hurrengo ikasturteanigariketa ikastarora joango direla bermatzeko. Guztiz beharrezkoa iruditzen zaigu gure gazteek igari egiten jakitea eta kreditu aldaketa bat egingo dugu.

Yogakoen eskaera. Yogakoek eskaera egin digute beraien gelan isiltasun handiago egoteko obra bat aurrera eramateko. Eskaera teknikoki aztertuko da erabaki bat hartu aurretik.

N1ean panelak. Txermindik Arratzainera doan bidetik haur asko pasatzen da. Flemingo zuzendaritzaren eskaera erantzunez Foru Aldundiari N1ean panelak jartzeko eskaera egin dugu.

Haurrentzat jarduerak.Elkarte eta talde guztiei informazio eskatu diegu (ordutegiak, prezioak, kontaktua…). Informazio guztia batera jarri ondoren ikastola eta eskolei ikasle guztien artean banatzea eskatzeko asmoa dugu. Honela taldeei ikasle guztietara iristea errazten diegu, hezkuntza komunitateak orri bakarra banatu behar du eta guraso guztiek informazioa bateraturik izango dute etxeko ordutegiak antolatu ahal izateko. Oraintxe informazioa guztia jasotzeko zain gaude".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!