Andoaingo mendizale bat hil da Piriniotan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 11a, 19:24

Frantziako Piriniotan izan zen istripua, atzo. Antton Leunda mendizale andoaindarra Jean Arlaud  menditik jaisten ari zen erorikoa izan zuenean. Bakarrik egiten ari zen mendi ibilbidea eta erorikoa nola gertatu zen argitzeko ikerketa zabalik dago. Euskalduna mendi taldeko kide zen 64 urteko mendizale andoaindarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!