Antzerki saioa Saroben, ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 4a, 12:45

“Datorren urtean hobeto” antzezlana eskainiko dute ostiral honetan, Urnietan. Sinopsian hauxe aipatzen du Txalo konpainiak: “Nahi adina emakume klase irudikatuko duten hiru aktoresa, inguruan gertatzen zaigunari tiraka. Krisialdiak, egonean gabe ihes egin nahiak, lainezak, arrangurak…”. Aktore lanetan arituko dira Iziar Urretabizkaia, Ainhoa Garai eta Iraitz Lizarraga.

Abuztuak 7, ostirala. 19:00. Sarobe.Sarrerak salgai: 4 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!