Bigarren eskuko azoka Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 4a, 12:36

Abuztuaren 9an goizeko 09:00etatik 14:00etara bitarte izango da. Edonork har dezake parte, baldintza bakarra da aurrez 943 692 495 telefono-zenbakian edo Aurrera plazako udal-bulegoetan izena ematea. Horrez gain, parte-hartzaile bakoitzak ekarri beharko du azokan postua jartzeko behar dituenak (aulkiak, mahaiak…).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!