"Etorri nintzen lehenengo egunetik maitasun handiz hartu nauzue. Orain naizena zuei esker naiz, auzoari esker", azaldu du egun Bartzelonan bizi den Rosi Monteirok. Txalo zaparrada handia jaso du krosaren ostean egindako omenaldian. Ekitaldi horrez gain, arratsaldean herri kirolak eta La Jodedera izan dituzte auzoko festak datorren urtera arte agurtzeko.
Argazkiak: Krosa | Omenaldia | Herri kirolak
Bideoa: Monteirori omenaldia