Andramariak hastear dira Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 1a, 13:00

Ostegunetik igandera dozenaka ospakizun Zizurkil Goian.

Egitarau osoa:

Abuztuak 13, osteguna
06:30 Oilasko biltzea.
13:30 Jaiei hasiera emateko suziria. “Malli” zenaren senideek jaurtiko dute. Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia.
18:00 Gipuzkoako artzain txakur txapelketa Lartingo zelaietan.
21:00 Herri afaria plazan. Ondoren, Zesuma dantza taldea.

Abuztuak 14, ostirala

12:00 Krosa.
12:00 Buruhandiak eta jolasak.
14:00 Bazkaria herriko umeentzat.
15:30-19:30 Puzgarriak, kart pista eta jolasak.
16:00 XXVI. Mus txapelketa.
22:00 Zimiterioko XIII. Pilota txapelketa “Malli memoriala”.
00:00 Kontzertua, Petti. Ondoren eta goizaldera arte, Gugaz taldea plazan.

Abuztuak 15, larunbata

12:30 Meza nagusia. Jarraian, umeen pilota partidak Zimiterioan.
13:00 Balkoi eta atari ederrenen erakusketa eta sari banatzea.
17:00 XI. Trikitixa txapelketa. Bost bikote izango dira.
18:30 Herritarren arteko herri kirol lehia.
Ondoren, sagardo dastaketa plazan Zizurkilgo eta Añorgako erraldoi eta buruhandien konpartsek giroa alaituta.
23:00 Bertsolarien saio nagusia. Jon Maia, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.
Ondoren eta goizaldera arte, Laiotz taldea.

Abuztuak 16, igandea

12:30 Herri kirolen erakustaldia
Harri-jasotzen: Telleria anaiak; Aizkoran: Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi eta Joxe Mari Olasagasti.
14:00 Jubilatuen eta herri kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta.
18:00 Idi-probak Plazaberrin. Mozorro gaua, gai librea
21:00 Oilasko afaria. Trakets taldearekin, gau-pasa.
Goizaldera sariak mozorro onenei. Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria. Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!