Babes handiko omenaldia Remi Ayestarani

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko abu. 1a, 00:57

Egitarautik kanpo egin badute ere, urtero bezala, Remi Ayestaran erail zutela gogoratu dute. Remi Gogoan ekimenak omenaldi hunkigarria antolatu du seigarrenez, eta hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia dela aldarrikatu dute: “Bada Remiri zor zaion aitortza egiteko garaia. Egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa oinarri dituen aitortza exijitzen dugu; Remi ez zelako bihotzekoak jota berez hil. Guztiok dakigu egun hartan nolako presio politikoa eta mediatikoa bizi izan zen. Presio hark kendu zigun Remi”. Erantzuleek ardura beregain hartzea eskatu dute, “ez mendeku goseagatik, justizia goseagatik baizik”.

Argazkiak | Bideoa


EAJko alkateak ekitaldia jai egitarau ofizialetik kentzeko erabakia salatu dute. “Gurekin oraindik ez da inor harremanetan jarri zergaitia azaltzeko. Ez dugu ulertzen, ezta onartzen ere”. Hala eta guztiz ere, Remiren anaiak azaldu duenez, Santio jaietan babes handia jaso dutela eta Remiren presentzia inoiz baino handiagoa izan dela azaldu du. “Jaso dugun elkartasuna itzela izan da. Herritar ugari gerturatu zaizkigu babesa adieraztera”, gaineratu du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!