Pello Joxeperen jaitsierarekin lehertu dira jaiak Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko uztailaren 31

Larraulgo pilota taldeak botatako suziriarekin hasi dira jaiak Larraulen. Aneli Urbieta alkateak hartu du hitza txupinazoan eta ondo pasatzeko mezua zabaldu diete herritarrei: "ondo pasa, ondo jan, ondo edan, ondo dantzatu, lo gutxi egin eta gora Larraul!", oihukatu du. Horrez gain, aipamen berezia egin die herrian falta direnei: "beraien hutsunea nabarituko dugu eta beraien alde egingo dugu topa". Kantari eta umore onean ekin dituzte festak, Pello Joxeperi bertsoak abestu baitizkiete.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!