Behar Zana 13 - Noizbait 10, 86. aldiz jokatutako errebote partidan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 31a, 15:47

Pilota jokoen artean zaharrenetakoa da errebotea. Aurten, beste behin, Ipar Euskal Herriko zaletasuna Amasa-Villabonako plazara ekarri dute. Hala, bertako Behar Zana taldeak Hazparneko Noizbait taldearen aurka jokatu du. Lapurditarrak gailenduz joan badira ere, billabonatarrek irabazi dute partida. Erakustaldi bikaina eskaini dute bi taldeek. 

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!