San Inazio eguna, festetako azkena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 31a, 12:35

Errebote partida, sokamuturra eta, egitarautik kanpo, Remi Gogoan batzordeak antolatutako omenaldia izango dira gaur. Egitaraua:

08:00 Diana, dultzaineroek alaituta.
10:30 Ur parkea, Txistulari plazan.
11:30 Villabona-Hazparne, 86. errebote partida.
12:00 Elkarteen arteko marmitako lehiaketa, Berdura plazan.
12:30 Aniztasunaren kantujira, Banaiga Band taldearen eskutik.
17:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, dultzaineroek alaituta.
18:00 Sokamuturra, Erreboteko plazan, dultzainero taldeak alaituta.
20:30 Disko festa, Erreboteko plazan, Oihan Vegarekin.
23:00 Santioak iruditan: Herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.
00:00 Dantzaldia, Iratzar taldearekin, Erreboteko plazan.
00:30 80-90 hamarkadetako musikako DJ emanaldia, osasun zentroaren inguruan.

Egitarauaz at, Remi Gogoan batzordeak antolatuta, omenaldi ekitaldia uztailaren 31n iluntzeko 20:00etan, bere izena daraman ibilbidean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!