Onddo Gazte Asanbladak antolatuta, gazteek izan dute protagonismoa gaurkoan eta bazkaria eta poteo-kalejira egin dute Orkestra Nazionalarekin. Erromatarrak, hawaiarrak, indioak, eskoziarrak, kataluniarrak... Kultura anitzeko eguna izan da, eta kolorea eta bizia ezarri diete Villabonako kaleei.