Jaiak aurrera darrai Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Festetako laugarren eguna izan da gaurkoa, eta billabonatarrek ez dute etxean geratzeko aitzakiarik izan. Arratsaldean, txirrindulari lasterketa herrikoiaz gain, sokamuturra izan da Errebote plazan; dudarik gabe, gazteen gaurko entretenimendu nagusia. Hesiaren bueltan jendetza elkartu da zezenen aurrean gertatzen zena ikustera. Horren ostean, txekor jana eta sagardo dastaketa izanik, herritarrak jan-edanera gerturatu dira Txermingo ikastolara.  

Argazkiak: Sokamuturra | Txekor jatea eta sagardo dastaketa

Bideoa: Sokamuturra

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!