Ekintza ugari izan dira gaur Villabonan: plater tiraketa, bola tiraldia, irristaketa lasterketa herrikoia... Hori gutxi balitz, egun osoko festa izan dute inude eta artzainen korpartsan parte hartu dutenek. Goizean kalejiran ibiltzeaz gain, arratsaldean emanaldia eskaini dute Errebote plazan. Arrakasta handia izan du, plaza lepo betetzeraino. Beroari eta nekeari aurre eginez, panpinak eta makilak eskuetan hartu, eta dantza ikuskizun polita egin dute.