Inude eta artzainen konpartsa, gaurko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 26a, 11:38

Gaurko egitaraua:

09:00 Diana, Loatzo musika eskolako dultzainero taldeak alaituta.
09:00 Plater tiraketa, Loatzo tiro elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.
10:00 Bola tiraldia, Behar Zana elkarteko Bola taldearen eskutik.
10:00 Irristaketa lasterketa herrikoia, haurrentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain irristaketa taldearen eskutik.
10:00 Xake jokoa, XXX. Santio txapelketa. “J.M. Ezkai memoriala”, Txistulari plazan, Billabona Xake joku elkartearen eskutik.
10:30 Irristaketa lasterketa herrikoia, helduentzat, Eroski paretik abiatuta, Arratzain irristaketa taldearen eskutik.
11:30 Inude eta artzainen konpartsaren irteera, Txermingo ikastolatik.
18:00 Inude eta artzainen konpartsaren emanaldia, Erreboteko plazan.
19:00 Herri kirolak, Malkar plazan: sokatira, lastoa altxatzea, harrijasotzaileak eta aizkolariak.
23:00 Dantzaldia, Joxe Mendizabalen eskutik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!