Jende ugari bildu da erraldoi eta ipotxen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 25a, 19:21

Haur eta guraso asko erakarri ditu buruhandi, erraldoi eta ipotxen kalejirak. Donostiako Irrintzi konpartsak ere parte hartu du Villabonakoekin batera. Jira eta buelta ibili dira dultzaineroen doinuekin eta, bitartean, haurrak buruhandiak zirikatuz, beraiengadik ihesi eta ikaratuta ibili dira. Gainera, kalejiran zehar, erraldoiek eta ipotxek prestatutako dantza eskaini dute.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!