Txupinazoarekin eta erraldoien kalejirarekin hasi dira jaiak Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 24a, 22:27

Oinkari Dantza Taldeak botatako suziriak eman die hasiera Santioei. 40 urte bete ditu taldeak, eta beste urte askotan zehar herria dantzan jartzen jarraituko dutela oihukatu dute taula gainetik. Jaia lehertu eta berehala, txaranga soinuek eta buruhandiek hartu dute txanda. Bitartean, Onddo Gazte Asanbladak txupinazo alternatiboa jaurti du Gaztetxe parean. Oinkari zoriontzeaz gain, asanbladan lanean aritu direnak eta lanean jarraitzen dutenak omendu dituzte.

Bestalde, erraldoi eta buruhandiak herrian barrena abiatu dira kalejiran. Aurten, bi ipotxek parte hartu dute eta guztiek batera, Errebote plazan egin dute azkeneko dantza.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!