Gaztañaga eta Arruti eskuz binakako txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 22a, 11:01

Uztailaren 10ean jokatu ziren eskuz binakako XI. pilota txapelketako finalak Goiburun, Andoaingo Gaztetxeak antolatzen duena. Gaztañaga-Arruti eta Loidi-Amondarain bikoteek nor baino nor jardun zuten finalean, eta lehena irten zen garaile, alde txikiarekin.

Gaztañaga-Arruti    22
Loidi-Amondarain    20
FINALA.
Partida latza, jokaldi ikusgarriez jositakoa, Goiburu auzoko frontoira ostiral gauean arrimatu zirenek ikusi ahal izan zutena. Lau pilotariek izerdi franko atera zuten eta zartako ederrak eman eta gero pilotari. Loidi eta Amondarain aurretik joan ziren partidaren zati handi batean Loidik asmatu jokoan asmatu zuelako batez ere, baina hamazazpigarren tantoan berdindu ostean, partidak iraulketa jasan zuen.
Gaztañaga-Arruti bikotea sendoagoa zela erakutsi zuen kantxan, eta txapela lortu zuten azkenean, aurkariak 20 tantotan utzi eta gero.

SANTA KRUTZ-JAUREGi
USANDIZAGA-LOPEZ DE MUNAIN
3-4. POSTUA. Santa Krutz-Jauregi eta Usandizaga-Lopez de Munainek osatutako bikoteek jokatu zuten hirugarren eta laugarren posturako partida. Lopez de Munain beteranoa eta Usandizaga gaztea saiatu ziren gogotik, baina neurketa ez zen finala bezain lehiatua gertatu, eta Santa Krutzek eta Jauregik irabazi zuten, alde handiarekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!