Remi Gogoan ekimena
Remi Ayestaran zinegotziaren lagun eta senideek Udal gobernuarekiko euren haserrea agertu zuten. Izan ere, zinegotziaren omenezko ekitaldia jai egitarautik kanpo utzi dute "ekitaldi politikoa" dela argudiatuta. Alkateari zehazki sentsibilitate falta leporatu zioten, eta honek sentitzen zuela erantzun zien, erabakiak eragindako ondorioak ez zituela sortu nahi erantsiz.
EH Bilduk alde bakarreko erabakitzat hartu zuen Udal gobernuak egin duena, "onartezina" dela erantsiz.
Omenaldi ekitaldia egitarauan sartzeko eskaera hori mahai gainean dago, eta gaur gaurkoz ekitaldiak egitarau ofizialetik kanpo jarraitzen du.
Nolanahi ere, Remi Gogoan ekimenak berak omenaldia antolatzen jarraituko du. Hortaz, aurten ere uztailaren 31n, iluntzeko 20:00etan haren izena daraman ibilbidean ekitaldia antolatuko dute.
Presoekiko elkartasun ekitaldiak
Arrazoi "politikoak" argudiatuta ere, jai egitarautik kanpo geratu dira preso eta senideen elkartasun ekimenak. Hauek ere egitarauan sartzeko eskaera egin zioten alkateari, galde-erreguen tartean.