Maribel Vaquero Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 21a, 10:49

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Maribel Vaqueroren izendapena gaur erabakiko du. Urnietan 1970ean jaioa, ibilbide nabarmena jorratu du gai honetan. Aldundiaren oharrean diotenez, “nabarmentzekoa da Euskadi mailan aitzindari izan den Urnietako Bake eta Bizikidetza Plangintzan arduradun politiko bezala eginiko ekarpena”. 2007an hasi zuen Eusko Legebiltzarrean ibilbidea, eta 2012az geroztik Ganbera honetako Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen lehendakaria izan da.

Urnietako udaletxean 1995az geroztik zinegotzia da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!