Jose Luis Pregok elkarteko zuzendaritzaren lekukoa 2.000 urte aldera hartu zuen arte, Plazido izan zen jubilatuen elkarteko aurpegirik ezagunena. 1.000tik gora bazkide edukitzera iritsi zen elkartea bere garaian; bereziko ahaleginak egin zituen elkartearen egiturak modernizatzeko, eta hainbeste bazkideren beharrei erantzuteko. Ez zuen gogoko etxera erretiratzen den edo eta mahai jokoetara mugatzen den jubilatu horren estereotipoa. Horrexegatik, mugimendua edo hausnarketa eskatzen zuten ekimenak antolatzen saiatu zen (bidaiak, oinezko irteerak, kirol txapelketak, hitzaldiak...).
Jendartekoa zen Plazido; alaia eta etorriko handikoa, mintzalari bikaina; amatuak ziren kontatzen zituen pasadizoak eta txisteak. Argazkian, bere emazte Isabel Garciarekin ageri da. Tolosarra zen jaiotzez Plazido; villabonatarra, berriz, emaztea. Baina ezkondu eta agudo etorri zirne bizitzera Andoainera. Bi seme alab eduki zituzten, Marixabel eta Joxe Mari.
Hileta elizkizuna San Martingo elizan egingo da gaur, asteartearekin, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.