Egape dantza taldeak bideoklipa grabatuko du astearte arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 20a, 12:15

Urnietako txoko berezi edota adierazgarrienak dantzaren bidez erakusteko helburuarekin, Egape dantza taldeak bideokliparen grabaketari ekingo dio bihar arratsaldean. Jarduera hori herriaren sorreraren 400. urteurrenaren baitan kokatzen da.

Mendialdeko grabaketa eginda, bihar arratsaldean Idiazabal kalean, plazan, Langardan edota Santa Krutz ermitan grabatuko dituzte. Bideokliparen aurkezpena aurtengo jaietan egingo dute, Sanmieletan.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!