Mural ikusgarria egin dute Kale Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 20a, 11:57

Correos bulegoaren parean mural ikusgarria margotu dute asteburuan, Kale Nagusian. Gartxot Arregi eta Alaitz Bikuña dira egileak. Obra honekin jarraipena eman diote orain urtebete edo Kale Nagusian abiatutako arte lanei, hainbat erakusleiho eta guneetan ikus daitezkeenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!