Eguzki beroa lagun eta ikusle ugariren begirada eta animopean, Amasa-Villabonako Wuitxu taldeak eta Hernaniko Zabaleta lehengusuek giza-proba jokatu dute gaur goizean Villabonako probalekuan. 10 minutuko bina saiotan harriari tiraka aritu dira, zabaletatarrak lehenengo, Wuitxuko kideak gero. Lanak amaituta, Wuitxu taldea izan da garaile 52 plaza eginda. Hiru gutxiago egin dituzte aurkariek. Guztiak batera bazkaltzera abiatu dira ondoren.