Udalekuetan parte hartu duten haurrek aukera izango dute hizkuntzaren ikaskuntzan emandako aurrerapausoak erakusteko eta gustukoen dituzten kantu eta obrak taularatzeko. Zaharrenek talent show bat eskainiko dute instrumentu ezberdinak joaz.
Ikastolen Elkarteak antolatu eta Zubimusu ikastolako ikasleei eskainitako Enjoy English udalekuetan parte hartu duten neska-mutilek ikuskizuna eskainiko dute datorren asteartean, uztailak 21, 11:30etatik aurrera Gurea antzokian, musika, abestiak, antzerkia eta dantza uztartuz. Gurea antzokian izango da emanaldia, nahi duen ororentzat irekia: