XIX. Garagardo azokak gaur zabalduko ditu ateak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 16a, 14:53

Gaur, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik aurrera zabalduko ditu ateak Irrintzi elkartearen XIX. Garagardo azokak, Txermingo ikastolaren azpian. Igande gauera arte luzatuko da azoka 18:00etatik 01:00a arte eta garagardo mota ugari dastatzearekin batera, jaki goxoak jateko aukera izango da. Musika eta giro ona ziurtatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!