Bihar eta etzi artean banatuko da Aiurri aldizkariaren 455 zenbakia, Villabonako Santio festetako gehigarri berezia barruan izango duena. ‘Laura Pego, torturen egiaren bila’ du izenburu azken hamaboskariak eta Larraulen bizi den kriminologoari eginiko elkarrizketa jasotzen du. Era berean, tartean dira Andoainen umeentzako jostailu gisa Bebelux enpresan egiten dituzten benetako haur-kotxeen errepliken egile Kristina Sierrari nahiz Los Anjelestik Asteasura bizitzera etorritako Belinda Rosi edota Villabonako Gorostidi burdindegiko Jesus Mariri jubilatu aurretik eginiko elkarrizketak ere.
Uztailaren 17ko zenbakiaren ostean, Aiurri hamaboskariak irailaren 4an argitaratuko du hurrengo zenbakia. Bien bitartean, Aiurriko webgune nahiz sare sozialen bidez egin ahal izango da eskualdeko berrien jarraipena. Uda on, irakurle!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!