Azaleko minbiziaren inguruko informazioa, uztailaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 15a, 13:38

Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatu duen azaleko minbiziaren aurkako kanpaina Andoainera iritsiko da uztailaren 27an. 10:00etatik 13:00etara, Goikoplazan egongo da elkartearen unitate ibiltaria, eguzkiak eragiten duen arriskuaren eta minbiziaren inguruko informazioa zabaltzen.

Ekainaren 22an jarri zuten martxan kanpaina hori eta uztailaren 28 arte iraungo du. Sei aste hauetan zehar Gipuzkoako hemeretzi herritan egongo da. Unitate ibiltari bati esker, profesionalak eta boluntarioak, hondartzetan eta kiroldegietan izango dira azaleko minbizia izateko arriskuaren aurrean, gipuzkoarren eguzkia hartzeko ohiturei buruz ohartarazteko helburuarekin. Umeak izango dituzte kontuan bereziki.

 Horretarako, interesatuta dauden pertsonei bere azaleko melanina maila neurtuko zaie, eguzkitan pasa dezaketen denbora tartea zenbatekoa den jakin dezaten. Era berean, liburuxkak banatuko dira. Hauetan, eguzkia hartzeko gomendioak azaltzeaz gain, azalaren autoebaluaketa egiteko argibideak ere agertuko dira. Azkenik, hurbiltzen direnen zalantzak argituko dira.

Kanpainaren ordutegia: 10:00etatik 13:00era. Unitate ibiltariaren kokapena euriaren araberakoa izango da. Azaleko minbizia eragin gehien duen minbizi mota da, baina ez da hilgarriena. Kanpoko organoa denez, miaketen ondoren, bere aldaketak nabari ditzakegu eta kontsulta goiztiar batekin, hamarretik bederatzi kasuetan senda daiteke. Horretarako, diagnostiko goiztiarraren ABCDE metodoa ezagutu eta martxan jartzera animatzen dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!