Aurtengo egitarauan, bestalde, euskal preso eta iheslariak gogoan antolatu ohi ziren ekintzarik ere ez da ageri. Aldaketa horiek guztiak ez dituzte ontzat hartu festa batzordea osatzen duten elkarte eta norbanako ugarik. Guztira festen antolakuntzan 10 talde pasatxo lanean aritu bada, atzo arratsaldean egitekoa zen festen egitarauaren aurkezpenera hiru ordezkari besterik ez zen agertu eta aurkezpena bertan behera uztea erabaki zuten plazan bildutakoek. Santio jaien aurreko asteak beroak izaten ari dira herrian, ea epe laburrean tentsioak baretu eta festa-giroa nagusitzen den.