Tolosaldeko EH bilduko kideek elkartasuna adierazi diote gaur goizean Takbar Haddi sahararrari Amasan, bere semearen hilketa argitu, gorpua hilobitik atera eta mediku espezializatu eta inpartzialek autopsia egin diezaioten eskatzeko. EH Bilduko hiru ordezkari 24 orduko gose greba egiten ari dira Amasan kokatu duten elkartasun karpan.