Carlos Garcia 1997 urtean atxilotu zuen Ertzaintzak, Laboral-Kutxaren egoitza erretzea leporatuta. Prozedura judizial osoa eskandalu hutsa izan zen, inolako taxuzko frogarik gabe aurrera eramandakoa. Carlosek bere errugabetasuna aldarrikatu bazuen ere, nahikoa izan zen lekuko batek komisaldegian egindako deklarazioa kondenatua izateko; eta ez nolanahiko kondena, gainera: 16 urteko espetxe zigorra banku baten sukurtsal bat erretzeagatik.
Kondena bidegabe horren aurrean, ihesari eman zion Carlosek, eta urte askoan bere senide eta lagunek bere berririk izan gabe egon ostean, Erroman atxilotu zuten joan den otsailean. Bertan, bere bikote eta semearekin bizitza arrunta egiten ari zela jakin genuen orduan. Lerro hauetatik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Carlosi eta bere gertuko guztiei. Bidegabekeri honen aurrean gure kezka eta desadostasuna azaltzeaz gain, Carlosen kasuan behin-betiko justizia egin dadila eskatu nahi dugu, berehala aske geratu dadin eta judizialki bere egoera konpondu dadin”.