40tik gora Zizurkildar izan dira 2013az geroztik Zizurkilen senide den Gironako herrian. Garrantzitsua da gainera, adin guztietako jendea animatu dela, eta gehiengoa gazteak izan direla. Honek bi herrien arteko senidetzeari etorkizun oparoa dakarkio.
Ostiral gauen iritsi ziren zizurkidarrak LLadóra. Herritar andana zegoen udaletxeko plazan zain. Lladóko abesbatzak Txoriak txori kantua abestuz eman zieten ongi etorria. Ondoren, Lladótarrek prestatutako jaki goxoak afaldu zituzten, eta hortik aurrera jaietako egitarauaz gozatzeko aukera izan zuten denek goizaldera arte.
Larunbatean, Girona aldean hain ohiturazkoa den "Fideua" bazkaria egin zuten lladotarrek eta zizurkildarrek. Bazkalostea alaitzeko Euskal Herritik hurbildutakoak kantuan aritu ziren. Arratsaldeko 18:0etan Joxe Mari Luengo alkateak LLadóko jaietako pregoian parte hartu zuen. Herriko plaza leporaino beteta zegoela, eskerrak eman zizkien Lladoko biztanleei "LLadón etxean bezala sentitu arazten gaituztelako". Larunbatean ere festa ordu txikiak arte luzatu zen.
Igandean, jaietako ekitaldirik garrantzitsuenean parte hartu zuen Zizurkilek: Erraldoien topaketan. Kataluiniako 7 herri ezberdinetako erraldoiak elkartu ziren Lladón. Tartean izan ziren Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien konpartsako kideak; Bernarda eta Maurizia erraldoiak sorgiña, deabrua eta melokotoia buruhandiekin lagunduta. LLadóko kale guztietatik dultzaina eta trikitixa doinueki dantzan ibili ondoren, Plaza nagusian bukatu zuten ibilbidea.
Bazkalondorenean hartu zuten Zizurkildarrek bueltako autobusa, penaz hain asteburu ederra amaitu izanagatik, baina pozez eta ilusioz, berriz ere gure senide LLadotarrekin elkartzen garenerako planak eginez. Joxe Mari Luengo alkateak dioen bezala, “bi herrien arteko soka geroz eta sendoagoa da, elkarrekin igarotzen ditugun momentu guztiak ahaztezin bihurtzen baitira”. Datorren urtean Lladoko herritarrek egingo dute bisita Zizurkilera. Aurretik, ilusioz eta esperantzaz betetako udazkena dute gure senide Kataluiniarrek. Denak daude udazkeneko hausteskunde plebizitarioei begira. Dantza, kantu eta kontu artean, bi herrien nazio sentimendua eta erabakitzeko eskubidea izan dira elkarrizketa gai nagusi. Zorte on Lladó eta zorte on Kataluinia!