Batzarraldi laburra izan da, abiapuntu gisa baliagarri izan dena. Besteak beste, liberazio politikoak eta ardura postuen banaketak hizpide izan dituzte. Batzarraldiaren amaieran EAJ-PNVko Gregorio Olasagasti zinegotziak hitza hartu du "herritarren aurrean, nire kargua uzteko tramitazioa martxan dagoela" jakinarazteko. Hilabete eskas egin du zinegotzi lanetan, zeinak berak aitortu bezala, "gauza asko" gertatu diren. Ibilbide laburra izanik ere, alkateak ontzat hartu ditu Olasagastiren hitzak eta eskerrak eman dizkio herri ordezkari gisa egin duen lanagatik.