Carrere eta Zuluetaren agerraldia, agintaldi berria abiatu dela adierazteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 10a, 15:02

Ekainaren 15az geroztik lanean daudela adierazi dute EH Bilduko hautagai eta bozeramaileek. Gaur gaurkoz tokiko gobernu batzarra eta Udal lansail guztien ardurak eurek hartu badituzte ere, oposizioko kideak tartean sartzeko prest agertu dira. Datorren astelehenean egingo dute lehen batzarraldia Andoaingo Udaletxean, 19:00etan hasita. Bozeramaileek adierazi dutenez, ildo estrategikoak garatzeko denen parte hartzea lortu nahi dute.

Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!