Ehunka herritar bildu zen atzo, eraso sexista salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Ehunka pertsona bildu zen atzo Joxe Arregi plazan, asteazken goizaldean izandako eraso sexista salatzeko. Udalak egintako elkarretaratzeko deiari erantzun zioten modu horretan. Uztailaren 8an, goizaldeko 02:00etan izan ziren gertakariak; ustez, gizon batek bere bikotea jipoitu egin zuen. Emakumeak salaketa jarri du dagoeneko. Elkarretaratzearen amaieran, Eva Usandizaga zinegotziak hartu zuen hitza, gertakaria salatzeko. Txalo artean amaitu zen bilkura. 

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!