"Tolosaldean Euskadiko sahararren elkartea urtetan egiten ari den lana eskertu nahi dugu, baita Tolosaldea Garatzenek egiten duen lana ere", adierazi eta ongi pasatzeko deia eginez amaitu zuen aurkezpena Patxik. Gauza bera opa zien Villabonako alkate Iban Agirrek ere.
Tolosako sahararren elkarteko kide batek ere hartu zuen hitza amaieran eta ekimenaren bultzatzaileei eskerrak ematearekin batera, saharar haurrek euren herrian bizitzeko eskubidea izan dezaten lanean jarraitu behar dela aldarrikatu zuen.