Jon Gaztañagak Numancian jokatuko du hurrengo denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 10a, 10:49

Jon Gaztañagak Numancia taldean utzita jokatuko du hurrengo denboraldian, Jagoba Arrasateren esanetara. Aurreko astean Jon Gaztañaga Realeko jokalariak bere zaletuen babesa jaso zuen, Zumeatarra elkartean egin zuten afarian. Gaztazaleak taldeak dozenaka lagun bildu zituen, eta hitzordura Jonen etxekoak ere hurbildu ziren. Dagoen taldean dagoela, hari segika jardungo dutela gogorarazi zioten Andoaingo futbol jokalariari. Pozez eta hunkituta, esker oneko hitzak eskaini zizkien jokalariak zaletuei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!