Urnietaren 400. urteurreneko ospakizunak, igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 9a, 12:25

Diana, erraldoi eta buruhandien kalejira, musika eta dantza ikuskizuna, ekitaldi instituzionala eta jakien dastaketa igandeko ekitaldien artean aipagarrienak.

Egitaraua:

Andoain eta Gipuzkoako beste herriekin batera, Urnietak ere herri izaera lortu zuen 1615ean. Hilabete batzuk beranduago gertatu zen hori. Gertaera historiko hura Rosa Ayerbe historialariak ondo baino hobeto azaldu du Udalaren enkarguz argitaratu zuen liburuan. Liburu horrez gain,  Gazte Festetan Txanbolin taldeak eta Egapeko ikasleek mendeurrena gogoan izan zuten, dantza soka eskainiz.
Igandean, mendeurrenaren egunean, ekitaldi instituzionala antolatu dute. Gipuzkoako ordezkari nagusiak Urnietara hurbilduko dira.

Uztailak 12, igandea
Herri izaera lortu zela 400 urte beteko dira. Ekitaldi instituzionala antolatuko dute udaletxean. Egitaraua:

  • 10:00 Diana Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 11:00-13:00 Erraldoi eta Buruhandien topaketa. Kalejiran, San Juan plazara iritsi arte.
  • 12:45 Txanbolinek eta Egape dantza taldeak mendeurreneko ikuskizuna eskainiko dute San Juan plazan. Ondoren, herriko sagardo eta gaztagileen dastaketa plazan. Ordezkari instituzionalei harrera eta ekitaldi nagusia udaletxean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!