Ostiral arratsaldean hasi eta igande gauera arte, musika eta festa doinuak nagusitu ziren Kaletxikin. Aurtengoan Sanjuanak eta Kaletxikiko jaien artean astebeteko tartea utzi dute, eta parte hartzeari dagokionez mesedegarria izan dela esan daiteke. Auzokideez gain, herritar asko hurbildu ziren asteburu osoan zehar. Bereziki, igande arratsaldeko auzotarren arteko desafiora.