Zizurkilgo Udalaren webguneak .eus domeinua darabil

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 8a, 12:37

Gaurtik aurrera Zizurkilgo Udalaren webgunea www.zizurkil.eus izango da. Udalaren web-orriarekin batera, udal-ordezkari eta udal-langileen helbide elektronikoak ere aldatu dira. Hasiera lehengo bera da, baina amaierako luzapena @zizurkil.eus da. Modu horretara, Zizurkilgo Udalak bat egin nahi izan du .EUS domeinuaren helburuekin; euskara eta euskal kultura sustatzea, eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea. Horrela, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen da, euskararen normalizazioan laguntzen da, eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!