Txotxongilo saioa uztailaren 11n Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 8a, 11:05

Hiru urtetik gorako haurrek hitzordu berezia izango dute Zizurkilen uztailaren 11n. El tenderete taldeak txotxongilo saioa eskainiko du Joxe Arregi plazan, 19:00etan hasita.  'Basoko ipuin ttipiak' ikuskizunaren barnean, bi istorio izango dituzte gozagarri; Zapa eta Zapo untxikumeen ibilerak, eta 'Ondo ibili' aitonaren abenturak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!