Agintaldia martxan jarri da Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 7a, 22:02

Udalaren ez ohiko osoko bilkuran Tokiko Gobernu batzarraren osaketa eta batzordeen lehendakarien izendapenak egin dituzte, besteak beste. Tokiko gobernuan hiru alderdiak izango dira. Berrikuntza nagusia, Udal lansail guztiak hiru batzordeetan kontzentratu dituztela.

Bideoa | Erabaki nagusiak:

Agintaldi berrian Udal kudeaketa hiru batzorde trinkoetan egituratuko da. Hirigintza, kultura, kirola, gizarte zerbitzuak eta gainerako sail guztiak hiru batzordeetan kontzentratuko dituztela iragarri zuten uztailaren 7ko plenoan. Alkatetzaren ardurez gain, beraz, hiru azpi atal nagusi izango dira hurrengo lau urteetan. Hauexek:
  • Antolakuntza batzordea. Arduraduna: Maribel Vaquero. Atal nagusiak: Kontu hartzailetza, eskualdeko garapen agentzia...
  • Lurraldea batzordea.  Arduraduna: Jorge Segurado. Atal nagusiak: Hirigintza, landa eremua, zabor bilketa...
  • Hiritartasuna batzordea. Arduraduna: David Rosco. Atal nagusiak: hezkuntza, gazteria, berdintasuna...
Beste bi batzorde gehiago osatu dituzte. Urtean behin edo bitan osatzen den kontuen batzorde berezia, Maribel Vaquerok zuzenduko duena. Eta, bostgarrena, aurreko agintaldiko lanari jarraipena emango dion Langardari buruzko batzorde berezia. Aurreko lau urteetan bezala EH Bilduko Yurramendik zuzenduko du.

Bozeramaileak:
Maribel Vaquero (EAJ), Itziar Artola (EH Bildu) eta Consuelo Frutos (PSE-EE).
Tokiko gobernu batzordea:
Mikel Pagola eta lau alkate-ordeak. Hurrenez hurren: Maribel Vaquero, Jorge Segurado, Itziar Artola eta Consuelo Frutos.

Liberazio politikoak:
Mikel Pagola alkatea egun osoz, Jorge Segurado eta David Rosco lanaldiaren %55a, Itziar Artola lanaldiaren %50a eta Consuelo Frutos lanaldiaren %40a.

Udal batzarraldiak:
Hilabete bakoitietan, azken asteartean 19:00etan hasita. Datorrena, aldiz, aste bat aurreratuko dute. Irailaren 22an izango da, Sanmielen aurreko astean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!