Giza proba Wuitxu eta zabaletatarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 7a, 13:19

Bihar, uztailak 18, Amasa-Villabonako Wuitxu koadrilak zabaletatarren aurka giza proba antolatu du Villabonako probalekuan. Goizeko 11:30etan hasiko da lehia eta 10 minutuko bi saiotan plaza gehien egiten saiatuko dira bi taldeak. Desafioak irauten duen bitartean musika, pintxoak eta sagardoa izango dira. Baita apustuak egiteko aukera ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!