Argazki eta marrazki lehiaketa Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Herrian festa giroan islatuko duten argazki eta marrazkien lehiaketa antolatu dute Adunan. DINA4 tamainakoak beharko dute izan, gutxienez eta honako testua jarri beharko da: 'Adunako Jaiak 2015. Abuztuak 8,9,13,14,15 eta 16'. Lan sarituak herriko jaietako egitaraua egiteko erabiliko dituzte eta uztailaren 17a izango da aurkezteko azken eguna:

Argazki eta marrazkiak utunazal itxi batean aurkeztu beharko dira udaletxean. Gutun-azalean jarri beharko dira parte hartzailearen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia. adunakojaiak@gmail.com helbidera ere bidal daitezke lanak. Hiru maila zehaztu dituzte: 5 urtetik beherakoena, 6 urtetik 12 urtera artekoena, eta 13 urtetik gorakoena. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!