Urnietaren mendeurreneko ekitaldiak, igande goiz osoan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 6a, 19:20

Igande honetan, uztailak 12, Urnietak herri izaera lortu zuela 400 urte beteko dira. Ordezkari instituzionalei harrera egingo diete udaletxean. Goiz osoan zehar ekitaldi gehiago izango dira.

Egitaraua:

  • 10:00 Diana Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 11:00 Erraldoi eta Buruhandien topaketa.
  • 12:45 Txanbolin txistulari bandak eta Egape Dantza Taldeko dantzariek 400. urteurrenerako bereziki prestatutako doinu eta dantza ikuskizuna San Juan plazan. Ondoren, herriko sagardo eta gaztagileen dastaketa San Joan plazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!