Amantalek ixilean daramaten Gerra, ostegunean Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 6a, 14:27

Ostegunean, uztailaren 9an, “Amantalek ixilean daramaten Gerra” (2014) izeneko dokumentala emango da Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Dokumentalaren ostean, Esti Ripa Segurako Partaidetzako teknikaria dokumentalaren inguruan hizketan arituko da. Emanaldi hori Zizurkil, Asteasu eta Adunako Udalek Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta Gerra Zibilari buruz antolatzen dituzten auzolandegien baitan kokatua dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!