Santxo eta Erasun garaile Usurbilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 6a, 13:08

Xabier Santxo usurbildarra eta Jon Erasun zizurkildarra izan ziren garaile atzo, Usurbilgo 43. Pilota Txapelketako Lehen Mailako finalean. Partida ikusgarria suertatu zen. Sendo hasi ziren Arrieta (Hernani) eta Elola (Lasarte) arerioak. Aurretik joan ziren ia partida osoan baina, azken txanpan, suspertu egin ziren Santxo eta Erasun eta azkenean 22-20 emaitzarekin nagusitu ziren. Bigarren mailako partidan, Villabonako Maiz-Erreka bikotea nagusitu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!