Goizetik hasi zen jai giroa pizten Zizurkilgo Elbarrena auzoan. Sagardo eta pintxo dastaketak jende asko erakarri zuen, eta eguerdian, Bukalai dantza taldeko gaztetxoek emanaldi ederra eskaini zuten. Asko izan ziren, eguzkipean, plaza ingurura gerturatu zirenak. Paella goxoa jan ondoren, dantza eta jolaserako tartea hartu zuten herriko koadrilek. Giro ederran pasa zuten eguna guztiek ere.