Piriniotara Aizkardirekin uztailaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko uzt. 6a, 11:25

Nafarroako Piriniotara joateko irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak datorren iganderako. Zurizatik (1215) abiatuta, Txipeta (2175) mendira igoko dira mendizaleak. Handik, Petrafitxa (2186) aldera joan ondoren, Kimboa (2182) igoko dute, berriz ere Zurizara itzultzeko. Izena emateko, 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da, iluntzeko 20:00etatik 22:00etara, edota Aizkardiren egoitzara joan, ostegun iluntzean. Uztailaren 9a izango da izena emateko azken eguna. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!