Zizurkilgo Izibar baserriko kideek bisitari asko izan zituzten atzo. Oporretan euskaraz ekimenean parte hartzen ari diren haur eta gaztetxoak gerturatu zitzaizkien. Esne-behiak dituzte Izibarren, eta bertan egiten duten lanaren berri izan zuten gaztetxoek. Ukuiluak, behiak jezteko gunea, esne tankeak, etxe inguruko belazeak..., hainbat gune ezagutu zuten. Goiz ederra pasa zuten guztiek ere.